Ianire Estebanez psikologoa gonbidatu du Zabalarra eskolak

Markel Onaindia 2017ko ots. 22a, 11:07

Ianire Estebanez psikologoak berbaldia eskainiko du gaur, hilaren 22an, Zabalarra ikastetxeko eskola komunitateak gonbidatuta.

17:30ean hasiko da berbaldia, Fray Juan Zumarraga institutuan. “Hitzaldiaren helburua sare sozialetan dauden arriskuei buruz informatzea eta sentsibilizatzea da, batez ere gazteen harreman sexual eta afektiboetan duten eraginagatik”, azaldu dute antolatzaileek.

Nerabe eta gazteen arteko biolentziaren prebentzioan aditua da Estebanez, eta berbaldia, batez ere, irakasle eta gurasoei begira eskainiko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!