Udalak azaldu duenez, sentsibilitate zentraleko gaixotasun horiek zerikusia dute gaur egungo bizi ereduagaz. Izan ere, produktu kimikoek eta uhin elektromagnetikoek pertsonengan eragina dutela ondorioztatu dute azterketa ugarik. Horregatik, udalak konpromiso batzuk hartu ditu, "herritar guztien osasuna bermatu dadin". Adibidez, udaleko garbiketa zerbitzuetan eta eraikinetan, osasunerako kaltegarriak ez direen produktu kimikoak erabiltzen hasteko konpromisoa hartu du. Gainera, etxeak euren gaixotasunen arabera egokitzeko diru-laguntza ere eskainiko die pertsona horiei.
Sentsibilitate zentraleko gaixotasunak dituztenei laguntzeko aholkuak eman izan dituzte baita ere Osasunerako Mundu Erakundeak, Europar Batasunak eta Arartekoak.