Leioarako autobusean denak jarrita joatea, "ezinezkoa"

Anboto 2017ko urt. 24a, 13:30

Durangoko EH Bildu Vicente Reyes garraio diputatuagaz batzartu da, autobus zerbitzuen harira aurkeztutako mozioen jarraipena egiteko. Leioako kanpuserako autobusa dela-eta, "Reyesek esan zuen ezinezkoa dela Bizkaibuseko erabiltzaile oro eserita joatea ziurtatzea", azaldu du koalizioak.

Horregaz batera, Mañariraino doan linearen maiztasuna handitzeari ere ezezkoa eman zion diputatuak, "garestiegia" delakoan, EH Bilduren arabera.

Bestalde, erantzun baikorra eman zien Faustekalea, Larrasoloeta eta Madalenako geralekuen gaiean. Faustekalea eta Larrasoloetako auzotarrek autobusak bertan geratzea eskatu izan dute auzo batzarretan, eta aldundia zelan ezarri aztertzen ei dabil. Madalenako geralekuan hobekuntzak egitea ere baloratzen dabiltza, batez ere aterpea ipinitzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!