Senegalgo kultura eta gizartea ezagutzeko ekintzak, Bibliotekan

Anboto 2016ko abe. 7a, 10:50
'The revolution won't be televised' filmaren emanaldiagaz amaituko da programazioa.

Afrika, baina zein Afrika? izenburuko kulturarteko jardunaldia antolatu dute Durangoko udaleko Inmigrazio sailak eta Bibliotekak. Argazki erakusketak eta berbaldiak izango dira, besteak beste, abenduaren 9an hasi eta 22ra arte egingo duten jardunaldian.

Abenduaren 10ean, Senegalgo gastronomiari buruzko tailerra izango da aukeran. Senegal hegoaldeko sukaldaritza tradizionala ezagutuko dute parte hartzen dutenek.

Berbaldi bi ere jasotzen ditu, besteak beste, egitarauak. Abenduaren 12an izango da lehenengoa: África Imprescindible GKEren koordinatzailea den Javier Aisak Senegal ¿un país estable? Castas políticas, desigualdades, amenazas  y movilizaciones sociales berbaldia eskainiko du. Abenduaren 15an, bestalde, Noticias desde Senegal: literatura actual de mujeres de Senegal hitzaldia eskainiko du Josune Muñoz filologoak.

Abenduaren 14an eta 21ean, Senegalgo literaturara gerturatzeko aukera eskainiko dute Ruben Arias eta Danele Sarriugartek dinamizatuko dituzten saioetan. Umeentzako ipuin kontalari saioak ere izango dira, eta zineforum bategaz amaituko dute aurtengo kulturarteko jardunaldia. The revolution won't be televised dokumentala emango dute, abenduaren 20an.

Durangoko M'Lomp elkartearen eta Umoya Afrika Beltzeko Elkartasun Komiteen Federazioaren babesagaz antolatu du udalak Afrika, baina zein Afrika? izenburuko egitaraua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!