Umeen Euskal Jaiaren 50.edizioa domekan

Aimar Esteban 2016ko urr. 27a, 10:27

Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatuta, 450 ume eta gazte batuko dituen dantza eguna egingo dute Durangoko kaleetatik zehar.

Aurtengoa, 50.edizioa izango da, eta egitarau zabala prestatu dute domekarako. Goizeko 11:30ean kalejirarekin hasiko dute jaia eta arratsaldean egingo dute alardea. 17:00etan Ezkurdiko plazan (euria egiten badu Landako Gunean), durangaldeko hainbat taldek dantzan egingo dute. Andoainetik eta Sestaotik etorritako taldeak ere izango dira.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!