Oinezkoen harrapaketa kopuruagatik kezka erakutsi dute Durangoko Herriaren Eskubideak eta EH Bilduk

Anboto 2016ko urr. 25a, 18:37

Autoek harrapatutako oinezkoen kasu ugari egon da azkenaldian Durangon, eta alderdi biek kezka agertu dute gaurko osoko bilkuran, galderen tartean. Udalari gaia aztertzea eskatu diote.

Julián Ríosek (HE) hausnarketa bat eskatu du, harrapaketak ugaritu egin direlako. Istripuak gertatu diren lekuen azterketa bat eta segurtasunari lotutako kanpaina bat egitea proposatu du, adibide lez.

Dani Maeztuk (EH Bildu) bat egin du eskaeragaz. Gogoratu du mugikortasun estrategien harira semaforoak kendu zirela Durangon, eta "erabaki ona izan zela pentsatzen jarraitzen" duen arren, gaia berraztertu behar dela uste du.

Galdera eta eskaeren atalean atera dute gaia, baina gobernua ez dago erantzutera behartuta. Ondorioz, bi alderdiek ez dute erantzunik jaso.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!