Sexu erasoen kasuetarako udalak onarturiko protokoloaren barruko ekintza izan da elkarretaratze hori, eta gauean ere mobilizazioak izango dira, Durangon: Herri Akordioa jarraituz, tabernetan, txosnetan eta egitarauan ordu erdiko etenaldia egingo dute, 23:30etik 00:00etara, eraso sexista salatzeko; eta Durangoko Mugimendu feministak deituta, manifestazio zaratatsua abiatuko dute 23:30ean, Txosnagunetik.