Durangoko jaiak 2016

Errefuxiatuen aldeko ekimena egin dute Durangoko Erreka jaitsieran

Anboto 2016ko urr. 14a, 14:12

San Fausto jaietako erreka jaitsieran errefuxiatuekin gogoratu dira performance bat eginda.

Erreka alboan etzan, eta itsasotik ailegatzen diren errefuxiatuen egoera irudikatu dute Durangon, txosna batzordeak Ourdaybiren eskutik antolatzen duen erreka jaitsieran. Pankarta bat eskutan ere beste lagun batzuk, mezua zabaltzeko asmoz.

Errefuxiatuen aldeko plataforma sortu zen Durangon, eta atzoko ekintzaz aparte, hileko lehen zapatuetan elkarretaratzeak egiten hasi dira, 12:00etan Andra Marian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!