Sexu jazarpenagatik salaketa ipini du Durangoko neska batek

Anboto 2016ko abu. 30a, 08:52

Domeka goizean Durangoko neska bat jazartu zuen gizon batek, etxera bueltan zihoala. Arratsaldean salaketa ipini zuen emakumeak, komisaldegian.

Bilboko jaietatik bueltan zetorrela, autobusetik bajatu ostean, gizon bat segika zuela sumatu zuen neska batek domeka goizean. San Roke ingururaino jarraitu zuen atzetik, eta hitzez jazartu eta iraindu ere egin zuen.

Ertzaintza gertatutakoa ikertzen dabil, baina oraindik ez du erasotzailea topatu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!