Durangoko tren geltokiko sexu erasoagaz lotuta, 24 urteko mutil bat atxilotu dute

Anboto 2016ko abu. 29a, 12:37
Joan zen eguenean eginiko protesta, Andra Marian.

Abuztuaren 21ean sexu eraso bat salatu zuen neska batek tren geltoki inguruan, eta Durangoko ertzain-etxean ikerketa hasi zuten. Atzo 24 urteko gazte bat atxilotu, eta gaur eraman dute epailearen aurrera.

Joan zen domeka goizean gertatu zen erasoa, 08:00 eta 09:00 artean, tren geltokiaren inguruetan. Udal informazioaren arabera, neskak erasoari aurre egin eta etetea lortu zuen. Gero, salaketa ipini zuen epaitegian.

Ertzaintzak ohar bidez azaldu du ustezko egilea topatu dutela, egun hartatik egindako ikerketaren ondorio lez. Durangon bertan atxilotu zuten atzo mutila, eta gaur utzi dute epailearen esku.

Mugimendu feministak deituta elkarretaratze jendetsua egin zuten joan zen eguenean. 016 da indarkeria matxista jasaten dutenen eskura dagoen telefonoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!