Euskal Herrian Euskaraz taldeari materiala lapurtu diote Durangon

Anboto 2016ko uzt. 21a, 21:37

Joan zen astean jasan zuen lapurreta Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Durangon furgoneta baten zuten materiala lapurtu diete. Gertatutakoa zabaltzea erabaki dute herritarrek jakin dezaten EHEren izenean materiala saltzen ikusiz gero ez dela beraiena, lapurtua dela. Kamisetak, jertseak eta bestelako materiala lapurtu diote Durangoko EHEko ordezkaria den Koldo Zaratek azaldu duenez. 

Kamisetak, jertseak eta bestelako materiala lapurtu diete, Durangoko EHEko ordezkaria den Koldo Zaratek azaldu duenez: "Leihoa apurtuta sartu ziren eta bertan zegoen materialaren %90 lapurtu zuten. Baita bertan zegoen dokumentazioa ere. Materiala gordeta zegoen kutxetan, eta horietako gehienak hustu zituzten. Gero berriro jarri zituzten zeuden moduan".

Herrietako azoka eta jaietan saltzeko materiala da ibilgailu horretan zegoena. Iragan astean Durangon izan zen. "Udan ez dugu materiala saltzerik izango. Material hori ateratzeko erabilitako dirua galdu dugu, baina, batez ere, dirua irabazteari utziko diogu. Horrek izango du eragina aurrekontuan", dio Zaratek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!