Tabirako jaietako Egun Solidarioa minbizia ikerketak laguntzeko

Anboto 2016ko eka. 24a, 10:10

Asteburuan San Pedro jaiak ospatuko dituzte Tabiran, eta aurten elkartasunez beteta datoz, gainera. Izan ere, domekakoa Egun Solidarioa izango da, Gurutzetako ospitalean haur minbizia ikertzeko proiektuen aldekoa.  La Cuadri del Hospi guraso taldeak informazio mahaia ipiniko du, eta euren errifa ere salduko dute.

Jaiak gaur hasiko dira, 15:00etako bazkariagaz. Gero, txupinazoa, dantzak, erromeria... Ekitaldi sortak bihar jarraituko du, eta marmitako txapelketak jendetza batuko du.

Sorginolan, Fundifest
Bestalde, Tabiran bertan, Sorginola gaztetxearen lehen urtemuga ere ospatuko dute Fundifest jaialdiagaz. Txupinazoa botako dute gaur, 18:00etan, eta gero antzerkiaren txanda etorriko da. Bihar jaietako marmitakoagaz bat egingo dute, eta gauez kontzertuak eskainiko dituzte: Kohatu, Monkday, Aneguria eta Djak. 26an abentura jolasak egongo dira, eta 27an gazte bazkaria eta mahai-ingurua Fundifeseko behargin ohiekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!