Mavi Garciak eta Lourdes Oyarbidek brontzezko domina irabazi dute Espainiako txapelketan

Anboto 2016ko eka. 23a, 12:59

Bizkaia-Durango taldean dabiltzan txirrindulari biek dominak irabazi berri dituzte Espainiako txapelketan.

Alacanten (Valentzia) jokatzen ari den Espainiako Txirrindularitza Txapelketa oparoa izan da Bizkaia-Durango taldean dabiltzan txirrindularientzat. Mavi Garciak (Mallorka, 1982) brontzezko domina irabazi du erlojupeko saioan. Balear Uharteetako selekzioagaz lehiatu du. Anna Sanchizek irabazi du urrea eta Gloria Rodriguezek zilarra.

23 urtez azpiko mailan brontzezko domina jantzi du Lourdes Oyarbidek (Egino, Asparrena, Araba, 1994) ere. Lasterketa seigarren tokian amaitu du, baina bere mailan hirugarren sailkatu da Euskadiko selekzioagaz. Ziortza Isasi elorriarra 20. tokian sailkatu da sailkapen orokorrean eta 9. postuan 23 urtez azpiko mailan.

Arratsaldean mutilen elite eta profesional mailako lasterketak lehiatuko dituzte.

Lourdes Oyarbide podiumean, eskuman. (Argazkia: @RFECiclismo)

 

Mavi Garcia podiumea eskuman. (Argazkia: @RFECiclismo)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!