'Anbotoko herejeak' erakusketan bisita gidatua

Anboto 2016ko eka. 13a, 10:00

Durangoko Arte eta Historia Museoaren arduradunek jakitera eman dutenez, Ander Berrojalbiz erakusketaren sortzaileagaz bisita egiteko aukera izango da, bihar, Anbotoko herejeak erakusketan.

Lehengo astean egin zuen moduan, euskaraz bata eta gazteleraz bestea, bisita bi gidatuko ditu Berrojalbizek, ekainaren 14an: gazteleraz arituko da, 18:00etan; eta euskaraz, 19:00etan.

Gehienez 15 bisitari hartuko dituzte bisitaldi bakoitzean, eta 94 603 00 20 telefonora deituta izena eman beharra dago.

Durangoko Museoko arduradunek esan dutenez, izan duen arrakastak bultzatuta, uztailaren 3ra arte luzatuko dute erakusketa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!