'Skizopoziks' errezitaldi esperimentala, Hitz liburu-dendan

Anboto 2016ko eka. 7a, 13:05

Ekainaren 9an, 19:00etatik aurrera arituko da Marcos Gimeno Vesga ermuarra SkizopozikS liburua aurkezten Errezitaldi berezia eskainiko du Gimenok, Durangoko Hitz liburu-dendan: "Errezitaldi hitzperimentala", bere berbetan. "Performance gomendagarria", Hitz liburu-dendako arduradunaren berbetan.

Egileak "eskizoberbak" deitzen dituen hitz-joko bereziak jasotzen ditu Gimenok Durangon aurkeztuko duen liburuak: "Euskaraz eta gaztelaniaz modu homofoniko, eskizoide eta dibertigarrian jolasten duten poemak".

Zerorajasoa proiektua du martxan, 2007tik, Gimenok, interneten. Euskarazko palindromoak (testu kapikuak) sortu eta bere blogean plazaratzen ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!