Musika Eskolako umeen eta gazteen banden kontzertu berezia

Anboto 2016ko mai. 16a, 12:00

Azken asteetan euren zuzendaria izan den Iñaki Bustos agurtzeko antolatu dute Bartolome Ertzilla Kontserbatorioak eta Musika Eskolak egueneko kontzertu hori. Banda txikia eta banda gaztea ariko dira emanaldi horretan.

Banda txikiak Beethovenen, Jablonskyren, Shapen eta Bullocken konposizioak interpretatuko ditu, eta The Magnificient seven, Bohemian Rhapsody, The Lord of the rings, eta A Russian festival kantak banda gazteak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!