Ikasle alemaniarren talde bat Durangon egon da, San Antonio-Santa Rita ikastetxekoekin

Anboto 2016ko api. 30a, 10:30
Alkateak harrera egin die udaletxean.

Mulheim hiriko ikastetxe bategaz elkartrukea egin dute, eta alemaniarrek Durango eta inguruak ezagutzeko aukera eduki dute.

Elkartrukea burutzen duten hirugarren urtea da, eta horrela, durangarrek alemaniera praktikatzeko modu bat edukitzen dute. Izan ere, ikastetxean hizkuntza hori eskaintzen dute. Alemaniarrek Bilbo edota Gaztelugatxe bisitatu dituzte, eta durangarrak Kolodian eta Dusseldorfen ibili ziren, adibidez, bidaia egin zutenean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!