Ibilaldia 2016

Ibilaldiaren abestia, ikasle, irakasle eta gurasoen eskutik

Anboto 2016ko mar. 10a, 18:16
Ibilaldiko abestia eta bideoa aurkezteko gaur Kurutziagan egin duten ekitaldia.

‘Dagigun!’ lemari jarraituta, abestiagaz ekintzarako gogoa hedatu gura dute

Aurtengo Ibilaldiak badauka abestia. Gaur aurkeztu dute, bi kolpetan; Bilbon prentsari, batetik, eta Kurutziagan, bestetik. Bertan, abestiaren eta bideokliparen aurkezpen masiboa egin dute, guraso guztien aurrean. Dagigun! da Ibilaldirako lema, ekintzarako deialdia dakarrena barnean. Horregatik, kanta eta bideoa ere elkarlanean landu dituzte: ikasle, irakasle eta gurasoen eskutik dator. Ekintzarako gogoa kutsatu gura dute.

Eurek sortu dituzte letra, musika, eta dantza. Letra Igor Elortza bertsolariak egin du, eta musika Ander Erzillak, Durangoko Bartolome Ertzilla kontserbatorioko irakasleak. Baina, izen ezagunez aparte, hainbat ikasle ikusi eta entzun ahal dira kantuan. Dantzan zer esanik ez. Jende ugarik parte hartu du koreografian. Bideokliparen hasieran, ikastolaren sortzaileetako bat agertzen da. Grabaketa Baleuko ekoiztetxeagaz egin dute, azaldu dutenez.

Maiatzaren 29an

Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolak antolatzen dabiltzan Ibilaldia maiatzaren 29an ospatuko da, eta laster emango dute egitarauaren berri. Bidean, Durangaldea euskalduntzeko prest dauden guztiei elkarlanerako gonbita egin gura diete. Gainera, ikastolen balioak eta nortasuna zabaldu nahi dituzte. “Bere garaian guraso eta irakasle batzuek dagigun! esaten zutelako dira, gaur, ikastolak errealitate bat”, esan dute oharrean.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!