Durangaldeko taldeak irabazi du BBK sariketako gaurko saioa

Anboto 2016ko ots. 23a, 14:34

Durangaldeko bertsolari seikoteak irabazi du, gaur, Durangoko Institutuan jokatu duten Bertsolari Gazteen XXIV. BBK sariketaren bigarren kanporaketa.

Enkarterri eta Ezkerraldeko bertsolariek baino 53 puntu gehiago batu dituzte Durangaldekoek, eta emaitza horren arabera, Durangaldeko taldea pasako da finalaurrekoetara. Txapelketatik kanpo geratu da, aldiz, Enkarterri eta Ezkerraldeko bertsolarien taldea.

Bittor Altube, Gorka Pagonabarra eta Iruri Altzerreka bertsolariak dira 18 urte artekoen sailean Durangaldea ordezkatu dutenak, eta Txaber Altube, Peio Azkarate eta Aitor Bizkarra, 19 eta 24 urte artekoen taldean kantatu dutenak.

Martxoaren 2an izango dute Durangaldeko bertsolariek hurrego hitzordua: Busturialdeko taldeagaz lehiatuko dira, finalaurreko lehenengo saioan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!