Verdiren opera lanen inguruko ikastaroa, Kurutzesantun

Anboto 2016ko urt. 18a, 13:28

Durangoko Bartolome Ertzilla musika eskolak antolatuta, Viva Verdi izeneko ikastaroa hasiko dute, bihar. Nabucco, Rigoletto, La Traviatta, Aida eta Otello operak entzun eta aztertuko dituzte, besteak beste, ikastaroaren saioetan. Maiatzera arte, ordu eta erdiko hamaika saio egingo dituzte, Kurutzesantu Museoan.

Aurten, nobedade bezala, Rossiniren El barbero de Sevilla eta Manon Lescautikustera joango dira Bilbora, ikastaroan parte hartzen duten musikazaleak. Emanaldi horietarako sarrerak prezio berezian eskuratu ahalko dituzte ikastaroaren parte hartzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!