Durangoko Udala: "Abasoloren salaketa zentzubakoa da, mugimendu feminista kriminalizatzeko da"

Anboto 2015ko abe. 22a, 19:15

Durangoko Udaleko bozeramaileen batzordeak aho batez onartu du adierazpena. Paul Abasoloren salaketaren aurka egin dute, eta mugimendu feminista eta salatutako kidea babestu dituzte.

"Abasoloren salaketa zentzubakoa da, mugimendu feminista kriminalizatzeko da". Gaurko osoko bilkuran, adierazpena irakurtzerakoan esandako berba batzuk dira horiek. Dani Maeztuk (EH Bildu) irakurri du euskaraz, eta Pilar Ríos alkateordeak (PSE-EE) gazteleraz. Abasoloren indultuaren aurka egin dute berriro, 2012an lez, eta bere salaketa ere "zentzubakoa" ikusten dute.

Horren aurrean, salatutako feminista babestu eta "Durangoko mugimendu feminista anitzaren" lana goraipatu dute, baita lanean jarraitzera gonbidatu ere: "Mugimendu feminista ere babesten dugu. Eraso sexisten aurrean protesta egiten jarraitzera animatzen ditugu". Bihar, eguaztena 23, goizeko 10:30erako Plataforma Feministak deitutako kontzentrazioa eta prentsaurrekoa babestu ditu udalak, eta herritarrei bertaratzeko deia egin die.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!