Dabid Garciak Bilboko Herri Krosa irabazi du laugarren urtez jarraian

Anboto 2015ko aza. 18a, 10:00

Orain arteko bere markarik onena egin zuen: 30.58.

Dabid Garcia durangarrarentzat proba kuttuna bihurtu da Bilboko Herri Krosa. 2012tik ona bere izan da helmugako marra zeharkatzen lehenengoa. Asteburuan laugarren garaipen lortu zuen jarraian. Hasieratik inork jarraitu ezin izan zuen erritmoa markatu zuen eta bakarrik egin zituen ibilbideko 10 kilometroetatik gehienak. Horrela, orain arteko bere denborarik onena lortu zuen: 30.58.

Guztira, 8.700 parte hartzaile batu zituen Bilboko Hiri Krosak. Emakumeetan Maite Arraizak irabazi zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!