Durangoko jaiak 2015

Egigurenek eta Inzak irabazi dute Durangoko zesta txapelketa profesionala

Anboto 2015ko urr. 14a, 09:14
Aitziber Irigoras alkatea Eider Uribe zinegotzia eta finaleko lau protagonistak sari banaketan

Atzoko finalean 30-25 irabazi zuten Garita eta Goikoetxearen aurka.

Irabazleek oso erregular jokatu zuten: Inza seguru atzean eta Egiguren azti aurrean. Galtzaileak aldiz boladaka aritu ziren. Garita durangarrak gogor astindu zuen pilota, baina espero baino gehiago galdu zuen, batez ere aurkariek pilota motelagoa kantxaratzen zutenean. Goikoetxeak bizi erabili zuten pilota, betiko lez, baina bikoteko aginte makila arinago hartzea falta izan zitzaion. Edozelan ere final dotorea eskaini zuten lau zestalariek.

Hirugarren eta laugarren posturako lehian Olhak eta Erkiagak 30-24 menderatu zituzten Jagoba eta Urtasun.

Durangoko pilotalekuan giro polita izan zen. Behealdea bete egin zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!