Durangoko jaiak 2015

Jaietako udal gonbidapenak herritarrei emango dizkiete EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak

Anboto 2015ko urr. 5a, 16:59

Durangoko zinegotziek hainbat gonbidapen jasotzen dituzte jaietako ekintzetarako. Adibidez, barraketarako edo kirol ekitaldietarako. Horiek herritarren artean banatzea erabaki dute alderdi biek.

Herriaren Eskubidearen kasuan, zozketa bidez egingo dute. Alderdiaren Facebook orrialdean sartzea da zozketan parte hartzeko aukera bat, albisteari atsegin dut emanez edo "Durango hobetzeko" ekarpen bat eginez, ordezkariek esan dutenez. Bigarren aukera, info.sq2d@gmail.com helbidera idaztea da. Eguenean partaideen zerrenda publikatuko dute, eta barikuan egingo dute zozketa. Momentuz zesta jaialdi baterako txartelak dauzkate bakarrik.

Iaz, barraketarako egokitutako 190 txartelak banatu zituen EH Bilduk, eta aurten ere egingo dute jasotzen dituztenekin. Oraindik ez dute zehaztu ze formularen bidez banatu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!