Eraso matxisten kontrako elkarretaratzeak hasiko ditu gaur Andereakek

Anboto 2015ko ira. 3a, 09:53

Gaur, 20:00etan Andra Marin egingo dute ikasturteko lehen elkarretaratzea. Herritar guztiei egin diete parte hartzeko deia: "oso garrantzitsua da erantzun bateratua kaleratzeko beharra daukagulako, eraso sexistak ez baitira kasu isolatuak, gizarte patriarkal eta matxista honen ondorioa baizik".

Urte osoan ostegunero egiten duten kontzentrazio kanpaina martxan jartzeaz batera, plataforma feministak bere aldarrikapenak helarazi ditu ohar bidez: "Erakundeei eskatzen diegu erasotzaileak zuritzeari utzi eta hasi daitezela gauza eta ekintza bakoitzari bere izena ematen. "

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!