Durangar bat ospitalera eroan dute, etxeko suteak eraginda

Anboto 2015ko uzt. 6a, 15:53

Juan Mari Altuna kaleko hamargarren zenbakian sua piztu da gaur eguerdian. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta 14:30erako amatatu dute. Baina, bertako bizilaguna Galdakaoko ospitalera eroan dute anbulantzian.

Ertzaintzak azaldu duenez, sukaldean zebilela su hartu du kanpaiak, eta suhiltzaileak joan behar izan dira etxera. Momentuz ez dute bizilagunaren osasunaren inguruko beste daturik eman.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!