Oskar Vilak Plentziako akuatloia irabazi du

Anboto 2015ko uzt. 6a, 10:43
Argazkia: Mugarratt.com

Mugarra triatloi taldeko Oskar Vila azkarrena izan da Plentziako akuatloian eta bere taldekide Irene Loizate bigarren tokian sailkatu da. Biak 23 urtez azpiko mailan txapeldun geratu dira.

Akuatloiak korrika eta igerian osatu beharreko probak dira. Plentzian 2,5 km korrika, 1.000 metro igeri eta beste 2,5 km korrika egin zituzten parte hartzaileek. Vilak 34.53ko denboran osatu zuen ibilbidea eta Loizatek 39.43ko denboran. Mugarra triatloi taldeko Celes Fernándezek ere parte hartu zuen proban; sailkapen orokorrean 27. tokian amaitu zuen eta beteranoen 2. kategorian aurrenekoa izan zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!