Eneko Boveda: “Poz handia eta erronka polita da niretzako”

Anboto 2015ko uzt. 1a, 15:08

Eneko Boveda durangarra Athleticera itzuli da. 2018ra arte zuri-gorriz jantziko da eta 30 milioi euroko hutsaltze-klausula izango du. Gaur aurkeztu dute Ibaiganen Gorka Elustondo eta Javier Erasogaz batera.

Athleticera itzultzea “poz handia” dela adierazi du Bovedak: “Profesionalki aurrerapausu bat da eta erronka polita niretzako”. Orain arte eskuin hegalekoa izan den Andoni Iraolari buruz ere galdetu diote: “Azken hamar urteetan Athleticen partidu denak ikusi ditut eta batez ere eskumako atzealdeko jokalariari begiratu diot. Ondo ezagutzen dut Iraola eta miretsi egiten dut”.

Aurkezpen ekitaldiko prentsaurrekoa hirun jokalariekin:


 

Kontratu sinaketaren bideoa:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!