Maskaradaren ostean, herri bazkarian batuko dira, eta, arratsaldean, Urruñako (Lapurdi) Polekeleke txarangagaz poteoa egingo dute. Gauean, kontzertuen txanda helduko da: Ganorabakuek, Baghdad eta La Basu izango dira musika taldeak.
Domekan, txakolina
Zapatuko maskarada ez da Euskal Astearen harira asteburuan egingo den ekitaldi bakarra. Adibidez, domekarako Txakolin Eguna antolatu dute Alde Zaharreko tabernariek. 12:00etatik 15:00etara egongo da dastaketarako aukera.