Mikel Antzaren poesia errezitatuko dute Hitz liburu dendan

Anboto 2015ko eka. 1a, 10:00

Mikel Antzaren (Donostia, 1961) Ametsak ere zain liburuko poesia irakurraldiaz gozatzeko proposamena luzatuko dute, ekainaren 4an, Durangoko Hitz liburu dendan.

Musikak lagunduriko poesia errezitaldia izango da, datorren eguenean, 19:00etatik aurrera, Artekaleko liburu dendan eskainiko dutena. Itziar Castrillok saxofoiagaz eta Gotzon Barandiaranek gitarragaz lagundurikoa, hain zuzen. Mikel Antzak idatziriko berbak irakurtzen, bestalde, Josu Landa eta Gotzon Barandiaran ariko dira.

Mikel Antzak kaleratu duen lehenengo poesia liburua da Ametsak ere zain. Sei poema luzek osatzen dute liburua, kartzelan idatzitakoak, eta askok kartzela dute hizpide: kartzela fisikoa zein psikologikoa. Militantzia politikoari loturiko hainbat gogoeta dago olerkietan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!