'La casta vasca' liburua aurkeztuko dute Hitzen

Anboto 2015ko mai. 28a, 12:16

Gaur, 19:00etatik aurrera, Durangoko Hitz liburu dendan aurkeztuko du La casta vasca. Mafias y Gobierno Vasco en la última década Ahoztar Zelaieta (1972) kazetariak.

Hitz liburu dendan ohitura denez, aurkezpenaren ostean, mokadutxoa hartzeko eta egileagaz zein bertaratutakoekin berba egiteko aukera egongo da.

“Zeinek esan zuen euskaldunen herri atipikoan ez dela korrupzioa edo nepotismoa existitzen?”, galderari erantzunez idatzi du liburua, besteak beste, Egin egunkarian, Tas Tas Irratian eta Ardi beltza aldizkarian ibilitako Zelaieta kazetariak.

Liburuaren aurkezpen orrian esaten denez, ikerkuntza lan baten emaitza da La casta vasca liburua, eta Euskadiko korrupzioaren eta klientelismoaren inguruko datuak ematen ditu idazleak bertan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!