Amaia Arberas sopranoak eta Ana B. García organistak kontzertua eskainiko dute San Fauston

Anboto 2015ko mai. 27a, 10:00

Amaia Arberas soprano donostiarraren eta Ana. B. García organista andoaindarraren emanaldia hartuko du, maiatzaren 29an, 20:00etatik aurrera, Durangoko San Fausto elizak.

Euskal Astearen barruko emanaldia da barikukoa, Durangoko Arandoño kultur elkarteak antolaturikoa. Barne kantak. Basque Journey Dúo izenburupean bilduriko kanten errepertorioa eskainiko dute Arberasek eta Garciak. Aita Donostiaren, Iparraguirreren edota Solozabalen kanta ezagunak eskainiko dituzte, esaterako. Hamabost kanta denera.

Bestalde, Ana B. Garcíak organoagaz bakarrik jotako bi obra ere izango dira entzungai San Fauston. Naji Hakim organista libanoarrak sorturikoak. Prélude, Choral et Danse izena du batak, eta Hakim-ek Garcíari eskainitakoa da. Obra horren estreinaldia egingo du Garcíak Durangon.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!