Fumbarriko silikosi kasuak salatzeko, manifestazioa egingo dute ekainaren 6an

Anboto 2015ko mai. 22a, 14:41

LAB sindikatuak Euskal Herriko enpresetan silize hautsagaz gertatzen diren gaixotasunen inguruko salaketa kanpaina landuko du datozen asteetan. Durangon manifestaziorako deia egin du.

LAB sindikatuak prentsaurrekoa eskaini du kanpaina berria aurkezteko. Fumbarrin 2011n eduki zuten lehen silikosi kasuaren berri, eta gaur egun 11 dira gaixorik dauden beharginak. Horrela, langileen %10 dago gaixorik. LABek enpresa kritikatu du: "Ez du erantzukizunez jokatu; silikosia ez dela horren larria bezalako komentarioak esanez". Osalanen aholkuak ez jarraitzea ere kritikatu du sindikatuak.

LABek ohartarazi du Fumbarrikoa ez dela kasu isolatua, Euskal Herriko beste leku batzutan ere gertatu dela. Horregatik, kanpaina egitea erabaki du. Ekainaren 6an, 12:30ean hasiko da manifestazioa, Fumbarri aurretik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!