Hiru eguneko egitarauan makina bat berbaldi eta tailer edukiko dituzte, eta kongresuari nazioarteko aditu batek emango dio hasiera. Horretaz gainera, ikerlari euskaldunen esperientziak ezagutzeko aukera ere egongo da. Landako Gunean izango da topaketa, eta inskripzio epea amaituta dago.