Osasun arreta euskaraz bultzatzeko Berdin elkartea aurkeztuko dute Durangon

Anboto 2015ko api. 28a, 11:01

Aurkezpena gaur arratsaldean izango da Plateruenean, 16:45ean. Elkartean osasun zerbitzuen erabiltzaile eta profesional euskaldunak harremanetan jarri gura dituzte, herritarrak euskararen erabilpenean urratsak ematera adoretzeko eta aholkularitza eskaintzeko. Aurkezpenerako deia, prentsara ez ezik, herritar guztiengana  zabaldu dute.

Euskal Herriko hainbat pertsona ezagunek adierazi diote babesa Berdin elkarteari, eta Platerueneko aurkezpenean parte hartuko dute. Osakidetzako hainbat profesionalez gain, kultura arloko hainbat pertsona batuko dira Durangon.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!