Ostegunean amaitzen da ikerlari euskaldunen IkerGazte kongresuan izena emateko epea

Anboto 2015ko api. 27a, 16:30

Durangoko Landako Gunean egingo dute IkerGazte kongresua, maiatzaren 13tik 15era, eta 170 ikertzailek parte hartuko dute bertan. UEU Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako kongresua da eta arlo guztietako ikertzaile euskaldunentzako bilgunea sortzea da IkerGazteren helburua.

Antolatzaileen berbetan, "ikertzaile gazteen aldetik azken urteotan izan den hazkundea dela-eta, haiek bildu eta ikusgarritasun handiagoa ematea da xede nagusia". Kongresuan, saio zientifikoak egingo dituzte, eta ikerkuntza arlo guztietako lanen aurkezpenak izango dituzte, "Euskal Herrian egiten den goi-mailako ikerkuntzaren gaineko ikuspegia" edukitzea da helburua. Ikertzialeen arteko harremanak errazteko tailerrak eta saio osagarriak ere antolatu dituzte maiatzaren 13tik 15erako kongresuan.

Kongresuan izena emateko epea ostegun honetan, apirilak 30 amaitzen da.

Hona hemen IkerGazte kongresuaren egitaraua, eta izena emateko lotura.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!