Jolas parke bat estaltzeko eskatuko dute udal bilkuran

Anboto 2015ko api. 25a, 09:00

Durangoko hamaika jolas parkeetan ez dago aterperik, eta euria egiten duenean ezin izaten dituzzte erabili ume zein gurasoek. Kezka horren ondorioz, herriko parkeak estaltzeko sinadura bilketa burutu zuten guraso batzuek change.org atarian, eta orain osoko bilkurara eroango dute mozio bidez.

"Gobernu taldearekin pare bat aldiz batzartu ostean, alderdi guztiei iritzia eskatzeko ordua dela uste dugu. Gure seme-alabek kalean urte osoan zehar jolasteko eskubidea daukatelako". Udal osoaren konpromisoa lortu gura dute mozioaren bidez gurasoek.

Eskatzaileeek diotenez, Euskal Herriko zenbait herritan urteak daramatzate parkeak estaltzen, eta horregatik, egiten duten eskaria "arrazoizkoa eta beharrezkoa" dela uste dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!