Hamadako izarrak: saharauiei laguntzeko ekimen berria

Anboto 2015ko api. 15a, 13:54

Herria auzo elkarteak sustatzen duen Oporrak bakean programa indarra galtzen dabil. Gero eta familia gutxiago dira udan ume saharauiak etxean hartzera animatzen direnak. Baina, elkartasunak beste forma batzuk hartu ditu Durangaldean. Duela urte bi Rio de Oro sortu zen, askotariko ezintasunak dauzkaten umeak Tindufeko (Aljeria) kanpalekuetatik irtetea posible egiten duen proiektua, eta orain, Hamadako izarrak elkartea  jaio da. Harrera familia izandako pertsona batzuek osatu dute, eta zazpi eta hamabost urte arteko hamabost umerentzako udaleku bat antolatzea da euren proiektua.


“Familia giroa”
Herria elkartearen egoitzan egin dute prentsaurrekoa Hamadako izarrak taldeko kideek, eta herritarrei deialdi bat egin diete: apirilaren 20tik 24ra udalekura datozenentzako arropa eta bizikleta bilketa egingo dute. Arropak Kurutziaga ikastolan, Landako eskolan eta Jesuitak ikastetxean jasoko dituzte, eta bizikletak Bizibiken. Garazi Etxebarriak azaldu duenez, Axpeko baserri batean burutuko dute udalekua, boluntarioekin. Baina, harrera familia izandakoek ere zainduko dituzte umeak, “familia giroa mantendu” gura dutelako, Etxebarriaren esanetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!