LABek kontzentrazioa deitu du bihar atxiloketak salatzeko

Anboto 2015ko mar. 26a, 16:34

Atzo Guardia Zibilak Etxerateko eta Jaiki Hadi elkarteko lau kide atxilotu zituen. Atxiloketa horiek salatzeko LAB sindikatuak kontzentrazioa deitu du bihar, 12:30ean, Durangoko Madalenan.

LABen ustez, atzoko operazioa “presoen kolektiboa babes gabe uzteko helburuarekin antolatutako operazio polizial, politiko eta mediatikoa da”.  LABentzat argi dago “Euskal Herriaren kontrako erasoa” dena. Sakabanaketarekin amaitu eta “Euskal preso politikoak etxeratzeko ordua” dela diote prentsa ohar batean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!