Kurutziaga margo akademiako ikasleen erakusketa

Anboto 2015ko mar. 20a, 10:05

Ezkurdiko erakusketa aretoan ipiniko dituzte bost eta hogei urte arteko lanak ikusgai. 

Durangoko Ezkurdiko udal erakusketa aretoan ipiniko dituzte Kurutziaga margogintza akademiako ikasleen lanak ikusgai. Gaurtik 29ra egongo da erakusketa zabalik: astegunetan 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Bost eta hogei urte arteko ikasleen margolanak dira erakusketarako bilduko dituztenak. Akuarelagaz eta tenperagaz egindakoak, esaterako.

Lehenago ere erakusketak antolatu izan dituzte Kurutziaga akademiako arduradunek, bertako ikasleen lanak erakusteko. Hauxe da, baina, ikasleen lana Ezkurdiko udal erakusketa areto honetan erakutsiko duten lehen aldia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!