Bilbon joko dute Silboberrikoek, bihar

Anboto 2015ko mar. 18a, 15:00

Bilboko BBK aretoan eskainiko du Silboberri Durangoko txistu elkarteak, kontzertua, bihar. El txistu hoy y siempre izenburuko emanaldia eskainiko dute, 19:30ean hasita.

Bederatzi txistularik, bi perkusionistak eta metalen boskoteak eskainiko dute biharko kontzertua. Silboberriko kideek azaldu dutenez, alardeetako hainbat obra "alai, koloretsu eta entzungarri" hautatu dituzte emanaldirako. Obra tradizionalekin zein garaikideekin osatu dute errepertorioa.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!