Gizon bat auzipetu dute bere bikotekidea mehatxatzeagatik

Anboto 2015ko ots. 12a, 17:09

Durangon indarkeria sexistagaz lotutako bigarren kasua da asteon.

Ertzaintzak informatu duenez, gaur goizean gizon bat auzipetu dute indarkeria sexista egotzita, bere bikotekidea mehatxatu eta iraintzeagatik. Goizeko 08:45ean gertatu da Landako etorbidean, eta abisu baten ondorioz bertaratu dira ertzainak.

Ailegatzean, gizona identifikatu dute, eta ostean, auzipetzea erabaki dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!