Epailetza eta gai-jartzailetza ikastaroak eskainiko ditu Bizkaiko Bertsozale Elkarteak

Anboto 2015ko urt. 27a, 12:25
Iaz Asier Ibaibarriagak eskaini zuen epailetza ikastoroko irudi bat. Argazkia: Bizkaiko Bertsozale Elkartea

Ikastaro laburrak izango dira: Epailetzari buruzkoa otsailaren 5ean emango du Asier Ibaibarriagak, eta gai-jartzailetzari buruzko kurtsoa, berriz, Maite Berriozabalek emango du otsailaren 10ean.

Iaz antolatu zituen lehenengoz horrelako ikastaroak Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, eta eduki zuten erantzuna ikusita, aurten berriro eskaintzea erabaki dute. Gainera, elkarteak Durangon duen egoitzan eskaintzeaz aparte, Algortan eta Markina-Xemeinen ere eskainiko dituzte ikastaroak.

Bi orduko ikastaroak izango dira, 18:30etik 20:30erako ordutegiagaz. Ikastaroak doakoak dira, eta izena emateko epea ikastaro bakoitza baino egun bi arinago amaituko da. Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko, bizkaia@bertsozale.eus helbidera idatz daiteke, edota 94 681 27 11 telefonora deitu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!