Guardia zibilek amaitu dute Intxaurre elkarteko miaketa

Anboto 2015ko urt. 12a, 14:34

Gaur goizeko sarekadaren testuinguruan, Guardia Zibila Durangoko Intxaurre elkartean sartu da. Ordu bi pasa egin dituzte bertan, elkartea miatzen. Ehun bat herritar hurreratu dira Intxaurrera, miaketaren kontra protesta egitera. Eskutan,  "Konponbide garaia da. Errepresiorik ez" zioten kartelak eduki dituzte euretako batzuk. Gaurko eta biharko mobilizazioak deitu dituzte protestarako; gaur 19:30ean Durangoko Andra Marin, Abadiñon, Traña-Matienako nagusien egoitza aurrean eta Elorrioko plazan kontzentratuko dira. Bihar, 19:30ean manifestazioa hasiko da Andra Maritik. 

Intxaurrera Guardia zibilen zazpi patrol hurreratu dira. Ertzaintzaren furgoneta bat ere bertaratu da.

Miaketa egiten ibili diren bitartean, hamarnaka herritar gerturatu da Intxaurre aurrera, operazioaren kontra protesta egitera. Miaketa amaitzerakoan, "Alde hemendik, utzi bakean" ohiukatuz agurtu dituzte bertaratuek Guardia zibilak.

Durangoko Azokan Elkartasun Denda lez erabilitako lokal bat ere miatu du Guardia Zibilak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!