Plateruena, ekarpenen azken txanpan sartuta

Anboto 2014ko abe. 18a, 13:53
'Hegoak erein' ikuskizuneko partaideak, saioaren amaieran. (Argazkia: Saioa, "Gauilunak")

“Oraintxe da ekarpenak egiteko azken txanpa”. Platerueneko kideek horrela gogoratu dute abenduaren 31n amaitzen dela kulturgunearen aldeko borondatezko lan eta diru ekarpen kanpaina. Proiektu bideragarria dela berretsi dute, baina sorreratik bankuekin duen zorraren azken zatiari aurre egitea beharrezko du.

Hainbat ekintza egin dituzte kanpainarako: mahaiak ipini, telefono deiak egin, Hegoak erein ikuskizuna eskani... Azken egun hauetan ere ekarpenak egitera animatu dituzte herritarrak, Plateruenean bertan edo www.plateruena.net webgunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!