'El cascanueces' baletta eskainiko dute L'Atelier taldeko dantzariek

Anboto 2014ko abe. 21a, 09:00

L'Atelier dantza eta arte eszenikoen eskolako 50 dantzarik parte hartuko dute El Cascanueces ikuskizunaren emanaldian. Bi emanaldi eskainiko dituzte, abenduaren 22an bata eta 23an bestea, 19:00etan, San Agustin kulturgunean.

 

L'Atelier eskolaren zuzendaria, Oiane Azkonizaga da obraren zuzendaria, eta bere berbetan, ikuskizuna gauzatzea lan nekagarria izan den arren, "dantzariak ilusioz gainezka ari dira lan egiten, eta horregatik besterik ez bada ere, ahaleginak merezi izango du".

Tchaikovsky-ren El Cascanueces balleta Durangon eszenaratuko den lehenego aldia izango da San Agustin kulturgunekoa.

Ikuskizunaren argumentuak Hoffmanen ipuin bat du oinarri, eta neba-arrebak dira protagonista nagusiak: ipuineko pertsonaiekin batera mundu magiko batera bidaia egiteko gonbidapena da ikuskizuna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!