LABek Landakoko igerilekuetako beharginen kaleratzeak kritikatu ditu

Anboto 2014ko abe. 18a, 10:39

Landakoko igerilekuetako tabernan behargin bat kaleratu izana kritikatu du LAB sindikatuak. Taberna publiko hori Dendak Bai elkarteak kudeatzen du, eta elkarteari zein udalari kontuak eskatu dizkie sindikatuak. Gainera, behargin hori berriro hartzea eskatu du. Salaketa ez da horra mugatzen; izan ere, LABen arabera, beharginak soldatak kobratu barik daude.


Bestalde, Aki brikolaje dendan ere kaleratze bat egon dela jakinarazi du LABek. Antza denez, LABeko afiliatu bat da bota dutena. “Bitxia da gure afiliatua hauteskunde sindikalak sustatzen egon izana”, ohartarazi du sindikatuak. Horregatik, “kaleratze apetsua” izan dela uste du, eta behargina lanera bueltatzea exijitu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!