1986an jaio zen udal euskaltegia, HABE eta udalaren eskutik. Aurten 200 lagun daude matrikulatuta.
Kudeaketaren kalitateagatik eskaintzen den Euskal saria jaso du Durangoko udal euskaltegiak. Hain zuzen ere, zilarrezko Q ziurtagiria eskuratu du. Astelehenean egin zen sari banaketa ekitaldia Bilboko Euskalduna jauregian, eta bertan izan ziren euskaltegiko zenbait irakasle eta ikasle. Jon Kepa Garro euskaltegiko erakunde autonomoko presidentea ere egon zen udal ordezkari gisa.
1986an jaio zen udal euskaltegia, HABE eta udalaren eskutik. Aurten 200 lagun daude matrikulatuta.