Luis Fuentes CNTko kidea egongo da Agurrik Gabeak ekitaldian

Anboto 2014ko urr. 24a, 11:34
Iazko 'Agurrik Gabeak' ekitaldia

Durango 1936 kultur elkarteak Agurrik Gabeak ekitaldiaren zazpigarren edizioa antolatu du gaurko; 20:00etan izango da, Kurutziagan. Iaz memoria historikoaren inguruan inauguratu zuten eskulturaren espazioan garatuko dute ekitaldia. “Modu batera edo bestera, 1936ko altxamendu faxistaren ondorioak sufritu zituzten pertsonak gogoratu eta omendu gura ditugu”, azaldu dute elkarteko kideek.


Tronperri dantza taldeko dantzarien ondoren, Luis Fuentes Frankismoaren inpunitatearen kontrako plataformako kide eta CNTko Memoria Historikoaren Arloko arduradunak hitzaldia eskainiko du. Ekitaldiagaz amaitzeko, Uxue Alonso abeslariak, Durangaldeko musikari talde bategaz batera, abesti bat eskainiko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!