2013ko kontu orokorra kanpoko informe bategaz aztertzea eskatu dute

Anboto 2014ko urr. 1a, 13:29

Prentsaren bidez indartutako polemikak osoko bilkuran eduki zuen atzo jarraipena.

EH Bilduren alegazioa atzera botatzea eskatu zuen atzo gobernu taldeak, kontu-hartzaileak landutako bigarren txosten bat argudio lez erabilita. Baina proposamenak ez zuen aurrera egin. PSE-EEko Pilar Ríosek esan zuen informea ez zaiela argigarria egiten, eta gaia atzeratzea eta udalaz kanpoko hirugarren txosten bat egitea eskatu zuen. Bilduk eta Aralarrek bat egin zuten.

Gainera, EH Bilduk salaketak mantendu zituen. Dani Maeztuk (Aralar) dokumentu ofizial bat erakutsi zuen, zeinetan banketxeekiko zorra 7,8 milioi eurokoa dela ziurtatzen den. Udaleko kontu-hartzaileak eta alkateak berak sinatuta agertzen da. Hari beretik egin zuen berba Eider Uribek (Bildu): “Guk ez dugu ezer asmatu. Hurrengoan begiratu zer sinatzen duzun”. Maeztuk dirua ez dela aurrezten uste du, baizik eta aurreikusitako dirua ez dela gastatzen. San Faustoko eta Aramotzeko zentro zibikoak, Landakoko haurreskola, edota kultur etxea ipini zituen adibide. Goiztidi Diazek (EAJ) erantzun zuen gestio arduratsua egiten dutela, eta salaketak gezurtatu zituen berriro.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!